Gaur, apirilak 28, lan Osasunaren Nazioarteko eguna ospatzen da munduan zehar, baita Bilbon ere. Hasteko, Afrika Jimenezek egun honen gaurko ezaugarri nagusiak komentatu ditu: lan istripuak, bajak, mutuen erasoa… Gero, Amaia Zubietak aurtengo Maiatzaren lehena izan du mintzagai: Bilboko hitzordua, leloa, egoera… (Afrika eta Amaia EILASeko kideak dira).
Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko Isabel Isazelaia izan dugu “Ibaizabal” goizeko magazinearen atal honetan. Udaberri giroan, ikasturtearen azken txanpan sartuta, azterketak prestatzen dabiltza, maiatza hasieran izango direnak. Ulermen eta idazmen probak prestatzeko astebeteko egonaldiak izango dira maiatzean Bilbon eta Bakaikun. Asteburu-pasak, berriz, mintzamena lantzeko aukera ederrak dira, lagun arteko giroan, eta oraindik […]