Astelehenean Zirika gunean Hedoi Etxartek Izen baten promesa lana aurkeztuko du, arratsaldeko 19:00etan. Ez-fikziozko lana da , aita hil ondoren sortutako galderetatik abiatu dena. Aita nor izan zen gaztetan? Zer utzi zion semeari? Eta nola berridazten da iragana, hutsuneak eta testigantzak tartean? Horiek guztiak jaso ditu Hedoik: doluaren barruko ahotsa, […]
literatuta
Zarautz literaturearen erdigune bihurtuko datorren ostegunetik igandera bitartea. Literaturia bueltan da eta oraingoan ere betiko espirituari eutsi deutso: euskal idazle, argitaletxe eta irakurle gazte zein helduen topagune izatea, eta literaturaz gozatzeko askotariko aukerak eskaintzea: narrazioak, ipuinak, antzerkia, komikia, musika, marraskatzea, gogoeta…Ana Galarragak hamargarren edizio honek eskainiko duena laburbildu digu. Tomiris. […]
Xerezaderen artxiboan ‘Autore baten arratsa’ ipuinaz gozatzeko aukera dugu. Garazi Arrula Ruiz eta Iñigo Roque Eguzkitza itzultzaileen lanari esker, Francis Scott Fitzgerald XX. mendeko idazle estatubatuarraren hamaika ipuin irakur ditzakegu euskaraz Plazeraren gau ilunekoak liburuan. https://bilbohiria.com/docs2/2018/Xerezade/Xerezade20171217AutoreBatenArratsa.mp3 Deskargatu hemen.
Spoken Word Bilbao, adierazpen poetikoaren inguruko topagunea. Poesia gazteei hurbiltzea da helburua, ohiko errezitalaren kontzeptua eguneratuz, elementu berriak erabilita, hala nola, antzerkia, performancea edo musika. Larunbatean Bilborock aretoan ekitaldia egingo dute eta Spoken Word ekimena ezagutzeko Alain Torres izan da Ibaizabal saioan. https://www.facebook.com/Spoken-Word-Bilbao-428306597329052/?fref=ts https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160916_alaintorres.mp3 Deskargatu hemen.
