Hedoi Etxartek “Izen baten promesa” lana aurkeztuko du Zirika gunean

Astelehenean Zirika gunean Hedoi Etxartek Izen baten promesa lana aurkeztuko du, arratsaldeko 19:00etan. Ez-fikziozko lana da , aita hil ondoren sortutako galderetatik abiatu dena. Aita nor izan zen gaztetan? Zer utzi zion semeari? Eta nola berridazten da iragana, hutsuneak eta testigantzak tartean? Horiek guztiak jaso ditu Hedoik: doluaren barruko ahotsa, 70eko hamarkadako militantzien aztarna, eta Aitor Etxarteren inguruan bildu dituen lagun eta kideen testigantzak. Memoriaz, oinordetzaz eta izenek gordetzen duten promesaz hitz egiten du. Bilboko hitzordua aitzakia, tartea hartu dugu idazlearekin berba egiteko.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Adminiztrazio hizkuntza eskubideak ARGIA astekarian

ol. Mai 8 , 2026
ARGIA aldizkariaren errepasoa egin dugu Maria Ortegarekin. Azaleko gaia izan dugu hizpide: administrazioko hizkuntza eskakizunen inguruan piztu den eztabaidari buruzko erreportaje sakona. Gaia pil-pilean dago une honetan; PSE eztabaida mahaitik kanpo geratu da, eta EAJren zein EH Bilduren proposamenen arteko aldeak aztertu ditu Onintza Irureta lankideak. Bestalde, Denon Bizitzak Erdigunean […]

Honekin lotuak