Gaurko saioa abiatzeko egitura atalean ELA sindikatuak ateratako txostena aztertu du Endika Alabort Amundarainek. ELA sindikatuak “2019ko Lan Erreforma – Egoeraren Azterketa” txostena atera berri du, gutxi barru erreforma baten aurrean aurkituko garela dirudielako. Hori dela eta, negoziazio kolektiboaren eraldaketa bat proposatu du sindikatuak, oinarrizko aldaketa batzuk mahaiaren gainean jarrita. […]
low cost
Joseba Barandiaranekin ekonomia gaiak komentatuko ditugu denboraldi honetan ere, eta lehen saio honetan begirada low cost zerbitzuetan jarri dugu, Ryanair-en krisia abiapuntu hartuta. Ryanair enpresak 400.000 bidaiari lehorrean utzi ditu, datozen hilabeteotako hainbat hegaldi bertan behera utzita. Pilotuen oporrekin nahastu direla esan dute, baina beste faktore batzuk ere egon daitezke […]