Joseba Barandiaranekin ekonomia gaiak komentatuko ditugu denboraldi honetan ere, eta lehen saio honetan begirada low cost zerbitzuetan jarri dugu, Ryanair-en krisia abiapuntu hartuta. Ryanair enpresak 400.000 bidaiari lehorrean utzi ditu, datozen hilabeteotako hainbat hegaldi bertan behera utzita. Pilotuen oporrekin nahastu direla esan dute, baina beste faktore batzuk ere egon daitezke atzean, adibidez, azkenaldion 140 pilotuk alde egin dutela azkenaldion, Ryanairretik, Norwegian-era igarota. Low Cost-en sorrreraz eta ondorio ekonomikoez aritu gara, antzekoak izan baitira bidaietan, telefonia enpresetan, online salmenta guneetan… Barandiaranen aburuz lehia egoteak prezioak ez haztea dakar, inflazioa ez gertatzea. Antzeko fenomenoa gertatu da online erosketetan, plaza digitala bihurtutako Amazon efektuaren ondorioz.
Deskargatu hemen.