LANAREN EKONOMIA: Lan erreformaren egoera, eskola jantokiak eta “low cost” ekonomia aztergai

Gaurko saioa abiatzeko egitura atalean ELA sindikatuak ateratako txostena aztertu du Endika Alabort Amundarainek. ELA sindikatuak “2019ko Lan Erreforma – Egoeraren Azterketa” txostena atera berri du, gutxi barru erreforma baten aurrean aurkituko garela dirudielako. Hori dela eta, negoziazio kolektiboaren eraldaketa bat proposatu du sindikatuak, oinarrizko aldaketa batzuk mahaiaren gainean jarrita. Koiuntura atalean Eskola Jantokiak plazaraturako datuak aztertu ditu Jon Bernat Zubiri Reyk, nolakoak diren eta nolakoak izan litezkeen: elikaduraren kalitatea, hezkuntza potentziala eta ingurunearekin duen lotura. Mikel Zurbano EHUko irakasleak “low cost” ekonomiaren inguruan hausnarketa egin du Argia aldizkarian, gurera ekartzen duten hainbat arazo azaleratuz. Analisi honetan gure inguruan duten talka aztertzen da, ekonomia eredu honen alde ezkutuak nabarmenduz.

Testua irakurtzeko klikatu hemen.

Testua irakurtzeko klikatu hemen.

Deskargatu hemen.

Sindikal Agenda:

Otsailak 1

  • @tabakalera-ko langileak, @bitartekariakM greban jarraitzen dute #bitartekariakmartxan
  • Gipuzkoako epaitegi eta komisaldegietako garbitzaileek grebarekin jarraitzen dute @ELAsindikatua @LABZerPribatuak @ESKsindikatua @ugteuskadi #garbialdi
  • @SATSE_Euskadi|k Erizain Ratioen aldeko sinadura bilketa egingo dute Bilboko egoitzan; otsailaren 2an Gasteizen, Corte Ingelesean Jesus Guridi kaleko irteeran(10:00-14:00); 6an Gurutzetako ospitaleko sarreran; 7an  Gasteizen, Unibertsitateetan, Nieves Cano kalean Las Nieves Aulario parean (10:00-14:00) eta 8an Bilboko egoitzaren aurrean.
  • Gasteizen, Hotel Palacio de Elorriagan langile bat kaleratu du haurdun egoteagatik. Mobilizazioa egingo da, eguerdiko 12:00etan @LABsindikatua
  • @LABsindikatuak Bizkaiko metalgintzako delegatuen elkarretaratzea FVEM patronalaren egoitzan, 12:00etan
  • #M8 Greba feministaren prestaketa lanak direla eta, hainbat topaketa egiten ari dira. Gernikan, ostailaren 1ean, Astran, 17:00etan; baita Altzan, Herrera kultur etxean, 19:00etan; Oñatin, otsailaren 5ean, Eltziako topalekuan, 18:00etan; Donibanen 18:30etan izango da, San Juan Xarren

Otsailak 2

  • Lantegi Batuak enpresako langileek manifestazioa egingo dute Bilbon, lan hitzarmenaren alde @lantegiB @ELAsindikatua @LABsindikatua @CCOOeuskadi @ugteuskadi #LantegiBatuakBorrokan
  • Greba deituta dago Bizkaiko H&M dendetan @LABsindikatua @ELAsindikatua
  • “Inor ez da ilegala” manifestazioa manifestazioa Donostian, Bulebarretik, 12:00etan

Otsailak 4

  • Pentsio duinen aldeko elkarretaratzea astelehenean izango da, Bilboko Udaletxearen aurrean, 12:00etan. Gasteizen ere hala izango da.

Otsailak 5

  • Elkarretaratzea Arrasateko ospitalean kazikismoaren kontra eta Osakidetzako EPEko irregulartasunak salatu zituztenei babesa emateko, 10:30etan @LABsindikatua @ESKsindikatua

Otsailak 6

  • La Navaleko langileek mobilizazioa egingo dute Madrilen @LaNavalEzItxi

Otsailak 7

  • Otsailaren 7tik aurrera ABB enpresan hitzarmena dela eta greba egingo dute langileek @ESKsindikatua
  • @SMedicoNavarra|k greba deialdia egin du otsailaren 7an, 14an, 21ean eta 28an, Nafarroako ospitale guztietan

Otsailak 8

  • Osakidetzako Emergentziak zerbitzuko langileek elkarretaratzea egingo dute negoziazioa exijituz, Gasteizen, Eusko Legebiltzarraren aurrean, 9:00etan @SATSE_Euskadi @ELAsindikatua @LABsindikatua @ESKsindikatua @CCOOeuskadi @ugteuskadi @SindicatoMedico

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: IGEL MARROITXOA

ol. Ots 1 , 2019
Ume batzuei gehiago kostatu egiten zaie gauzak ikastea beste batzuei baino, batzuetan denbora gehiago behar da gauzak asimilatzeko eta barneratzeko. Ingurukoen laguntza baldin badute errezago eta lasaiago ikasiko dute. https://bilbohiria.com/docs2/2019/gaurezdagoeskolarik/190202-gaurezdagoeskolarik_igelmarroitxoa.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak