Otsailaren 1ean abiatu zen Abdullah Ocalan PKK Kurdistango Langileen Alderdiko buruzagia askatzearen aldeko martxa Luxenburgotik, eta larunbatean amaitu zen Estrasburgon. Bertan egondako Aspenako Igarki Robles eta Maialen Kortabarria izan dira gurean. Asteazkenean hemezortzi urte beteko dira PKK Kurdistango Langileen Alderdiaren sortzaile eta presidente Abdullah Ocalan espetxeratu zutenetik. https://bilbohiria.com/docs2/2017/hizpidea/170214_IgarkiMaialenKurdistan.mp3 Deskargatu hemen.
Maialen Kortabarria
Abdullah Öçalanen askatasuna eskatzeko nazioarteko martxa hasi zen atzo Luxenburgon eta otsailaren 11ean amaituko da Estrasburgon. Egun horretan manifestazioa jendetsua espero da Öçalanen eta beste preso politiko kurduen askatasuna aldarrikatzeko. Euskal Herriko hainbat militante internazionalista ere martxa honetan parte hartzen ari dira, tartean Maialen Kortabarria gasteiztarra eta Askapenako kidea. https://bilbohiria.com/docs2/2017/hizpidea/170202_hizpidea-maialenkortabarria.mp3 […]
