Abdullah Öçalanen askatasuna eskatzeko nazioarteko martxa hasi zen atzo Luxenburgon eta otsailaren 11ean amaituko da Estrasburgon. Egun horretan manifestazioa jendetsua espero da Öçalanen eta beste preso politiko kurduen askatasuna aldarrikatzeko. Euskal Herriko hainbat militante internazionalista ere martxa honetan parte hartzen ari dira, tartean Maialen Kortabarria gasteiztarra eta Askapenako kidea.
Kandelaria, Kandelario edo Kandelairu jai kristaua da, otsailaren 2an ospatzen dena. Euskal Herrian kandelak bedeinkatzeko eguna ere bada, urtean zehar eguraldiak ekarritako ezbehar eta gaixotasunetatik babesteko. Baina kristautasunaren hasierako garaiak baino askoz lehenagotik, herri usadio zahar baten arabera, egun horretan neguaren luzea edo laburra neurtzen zen, eguraldiari erreparaturik. Eta hara […]