Beste POTTO bat da airean; Bilbotik ekialdera abiatu eta… Arrosako Elgenia Ostatuan izan zen bertsoaldia zabaldu dugu. Xalbat Alzugaray gai-jartzailearen aginduetara kantuan izan ziren otsailaren 23an Haira Aizpurua eta Maialen Lujanbio. Bonus Track bikoitza ere oparitan ekarri dugu, data baten iraganak: Orozkon, 2005-03-05, Oihana Bartra eta Fredi Paya elur kontu […]

Ikasturtearekin bat, bueltan gara POTTO irratsaioan, bertso freskoak helarazteko pronto. Denboraldiko aurreneko saio honetan, urriaren hastapenean Mungiako Olalde aretoan jokatutako Bizkaiko bertsolari txapelketako lehenengo kanporaketa aletu dugu. Mikel Goiriena izan zen puntu gehien bildu zuena eta, horrela, TAKETeroak zuzenean lortu du Santurtzin izango den finalaurrekorako txartela. Oro ez denez txapela, […]

Iñakiren tabernako bertso-bazkariaren laginak entzungai POTTOn, aukeraketa diktatorialean, PRIMIZIA MUNDIALEAN. Potojorran bertso-eskola geriátrico eta Bilbo Hiria irratiaren eskutik, MIHILUZE saioan eskuratutako sosak lagun… Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña kantuan. Eskerrik asko Axier Goñi “xuelto”, Joseba Barandiaran , Guti , Eluska, Abarkas + Ainhoa Arregi ! https://bilbohiria.com/docs2/2023/potto/230426_potto_maiale_egana.mp3 Deskargatu hemen.

Ikasturteak azken txanpan sartuta, 2019-2020ko azkenaurreko POTTO duzue honakoa. Azken balaren zain beraz… Hondarribia eta Antzuola bisitatu ditugu eta, bidaia honetan, Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio eta Miren Amurizaren kantuak izango ditugu lagun. Aukeraketa diktatorialean hartutako bertsoak, zuen buru-belarrien gozagarri https://bilbohiria.com/docs2/2020/Potto/200603_potto_hondarrabi_antzuola.mp3 Deskargatu hemen.

Deustuan uteroko zita dugu AFERAK bertso-dinamika, eta ELORRI bertso-eskolak antolatutako ekimenari bukaera emateko, otsailaren 8an, Deustuako Herriko tabernan bildu ziren Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga eta Miren Artetxe bertsolariak, Maite Sarasolaren aginduetara. Hementxe duzue bertso-bazkarian izan ziren bertso-ale hautatuak, aukeraketa diktatorialean beti ere. Gaurkoan Ander Artola zenbatgarakide-lagunaren bisita izan dugu; Ibon […]

Gaur abiatuko da Gutun Zuria letren nazioarteko jaialdia Azkuna Zentroan. Maialen Lujanbiok egingo du lehenengoetako hitzaldia: solasaldi bat egingo du bertsolaritzak inguruko artearekin duen harremanaz. Gaur gauean suak nire liburutegia erreko balu. Artea kontatzeko artea tituluak jaialdi honek duen helburua hartzen du. Lehen zatiak Aldous Huxleyren saiakera du abiaburu, Huxleyk […]

Bigarren aldiz irabazi du Bertsolari Txapelketa Nagusia Maialen Lujanbio hernaniarrak. Bigarren Aitor Mendiluze izan da eta atzetik sailkatu dira Sustrai Colina, Amets Arzallus, Igor Elortza, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi eta Unai Agirre. Bilbo Hiria irratiak zuzenean eskaini zuen saio osoa, goiz eta arratsaldez. Gaurkoan txapelketaren osteko balorazioak entzuteko aukera izan […]

Igandean  ospatuko da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finala BEC-en. Gaur egin dute aurkezpena. BECen bertan Iñaki  Murua Bertsozale Elkarteko lehendakariak aipatu bezala txalorik gabeko aurkezpena izan da gaurkoa, iganderako gorde dituzte denak. Igandean oholtza gainean zortzi bertsolarik kantatuko dute 15000 bertsozaleen aurrean, goiz eta arratsaldez. Irailean abitu zen txapelketa Baigorrin […]