“Loti (h)errena” kultur artefaktua ezagutzeko aukera izan dugu Maite Larbururekin, Zart kolektiboa osazten duten sortzaileek elkarlanean eginiko lana dugu. Maite Larburu, Mikel Urdangarin, Iker Lauroba, Rafa Rueda, Elizabeth Macklin, Lou Topet eta Naiara Egimendia. Alain Urrutia, berriz, diseinuaz arduratu da. https://bilbohiria.com/docs2/2022/durango/221209_maitelarburu.mp3 Deskargatu hemen.  

Maite Larburuk Krak diskoa plazaratu berri du. Krak bat sentitzen duzunean zatitu egiten zara, baina aurre egiten diozunean indartsuago ateratzen zara. Diskoa, pitzaduraz pitzadura, musikaren bitartez are indartsuago batuko zaituen kantu multzo dela azpimarratu digu Maitek. Bilbon egin dugu bat berarekin, egun hauetan Amua antzezlana eskaintzen baitabil Axut kolektiboko lagunekin. […]