Gaurkoan Amaia Urrejola sexologoa batu zaigu saiora eta fantasia erotikoen inguruan hitz egin dugu.  Fantasia erotikoak eduki erotikoa duten eszenen irudikapenak dira, esna gaudenean eta borondatez sortzen ditugunak. Guztiok fantaseatzen dugu, baina bakoitzak bere fantasiak ditu, eta beraz, eszena erotiko horiek askotarikoak dira. Fantasiak erotismoa estimulatu, desioa piztu eta gehiago […]

Gaurko saioan Mikel Oribe sexologoarekin sexualitatea eta familiaren inguruan mintzatu da. Hezkuntza formalean sexualitatea garrantzitsua bada familia eta gurasoekin ere landu behar da. Ikastetxetik ateratzen direnean ume eta gazteak era familian landu beharko dute gaia. Guraso askok sexualitateaz hitz egitea antisorgailuez hitz egitea dela uste dute. Beraz, sexu praktikek izan […]

Gaurko  saioan Amaia Urrejola sexologoa izan da gurean. Inpotentzia izan dugu gaia. Inpotentziari buruz hitz egiten dugunean aipatzen da zakilak erekzioa galtzen duenean edo erekzioa lortzeko zailtasunak daudenean edo mantentzeko zailtasunak denean. Zakila tente jarri eta mantentzeko zailtasun edo ezintasun iraunkorra, sexu-harreman gogobetekoak edukitzea eragozten duena. Medikuntzan etiketa klinikoa bezala […]

Gaurko sexologia atalean Maia Urrejola eta Mikel Oribe sexologoak elkarrekin etorri dira. Transexualitatearen inguruan luze eta zabala hitz egin dugu. Lehenik transexualitatea deitzen zaiona definitu dute eta ondoren gazteen artean ematen denean aztertu dugu. Azken hilabeteetan Euskal Herria gertakari latzak izan dira eta noski gaia ere saiora ekarri dugu. Transexualitate […]

Gaurkoan Amaia Urrejola sexologoarekin desira errotikoen inguruan mintzatu gara. Desira erotikoa kantitatearen ikuspegitik bakarrik ikusten badugu, desira erotikoa oso ideia konkretu batera murrizten dugu. Ezberdintasunak daude gizonezkoen eta emakumezkoen desiraren artean, baina argi izan behar da desira ez dela kantitatearen arabera neurtzen den zerbait, emozio bat baizik. Ezberdintasun biologikoak dauzkagu […]

Gaurko saioan Amaia Urrejola sexologoarekin batera bikoteen inguruan mintzatu gara. Bikote  harremanen arteko erlazioak aztertu ditugu. Bikotea motak zehazteaz gain horiek nola eraikitzen ditugun aztertu dugu. Bikote bat sistemarik txikiena da, baina ez da soilik bi pertsonen arteko batura , baizik bi pertsonen artean dauden interakzioen ondorioz eraikitzen den harremana […]

“Sexua” eta “generoa” kontzeptuen inguruan jardun dugu gaurko irratia saioan Mikel Oribe sexologoarekin. Sexu hitza polisemikoa da, generoa hitzarekin berdina gertatzen da. Ikuspegi sexologiakotik azaldu dizkigu. Sexua sentitzen garena da; emakumea edo gizona, txikitatik deskubritu egiten duguna. Generoa sexuaren atal kulturala da. Generoa eraikitzen dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2018/plazerazeureeskuetan/180119_Sexologia03_generoa_sexua.mp3 Deskargatu hemen.

Bilbo hiria irratian sexologiari ate bat irekitzeko asmoa dugu, plazera zure eskuetan irrati tartean. Sexu hezkuntza gure hizkuntza da. Xarlingo  Euskal Herriko sexu heziketa eskolako Amaia Urrejola eta Mikel Oribe izango dira gure bide lagun. Sexudunak gara norbanakoak bere sexualitatea bizi du eta honen arabera, harremanak izateko moduak eraikitzen ditu. […]