Gaurko saioan bikote harremanen inguruan mintzatu da Amaia Urrejola sexologoak. Bikote harremanetan ematen diren kontratuez hitz egin digu. Bikotearen artean jarritako mugak, argiak, flexibleak eta bien artean adostuak izan behar dira. Modu positiboan eraiki behar dira hauek.Pertsonak konplexuak gara eta halakoxeak dira ondorioz harremanak ere. Baina horixe da hain zuzen […]

Gaurko saioan Amaia Urejola sexologoak mugen inguruan berba egin du. Mugak bikote harremanetan beharrezkoak dira. Gizartean sistema handi eta txikietan bizi gara eta izaki sozialak  garenez mugak beharrezkoak dira. Bikote harremanetan mugak intradiadikoak edo extradiadikoak izan daitezke. Guzti hauek aztertu ditugu gaurko saioan. https://bilbohiria.com/docs2/2018/plazerazeureeskuetan/181029_27_sexologia_mugak.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurko saioan Mikel Oribe sexologoa batu zaigu. Intersexualitatea denok dugun ezagugarria da. Gregorio Marañon medikuak esan zuen gizaki guztiak intersexualak garela. Sexologiaren arabera, sexua ez dago genitaletan soilik, goitik behera betetzen gaitu sexuak, eta sexu ezaugarri guztietan dago intersexualitatea. Intersexualak guztiok gara, gure genitalez aparte. https://bilbohiria.com/docs2/2018/plazerazeureeskuetan/181019_Sexologia_25_Intersexualitatea.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurko irrati tartean pornografia izan dugu mintzagai Mikel Oribe Sexologoarekin. Puntu batzuk argitu dizkigu;  Pornografia, oro har, fikzioa da. Gainerako filmetan bezala, editatuta dago. Ez da errealitatearen adierazgarri, fantasia baizik. Hainbat pornografia mota dago, zenbait aurkitzeko zailak diren arren.  Pornografia gure edo besteen fantasiaz gozatzeko eginda dago, ez sexu heziketarako. […]

Sexualitatea bizitza osoan zehar mantentzen dugun zerbait bada ere, badirudi nerabe, gazte eta helduen kontua besterik ez dela, haurrak eta adinekoak kanpoan utziz. Gaurkoan Amaia Urrejola sexologoak sexualitatea zahartzaroan izan du mintzagai, mito eta tabuak aztertu ditugu. Adinekoen sexualitatearen gainean dauden estereotipoak desegin eta zahartzaroan sexualitate osasuntsu batez gozatzeko aukeraz […]

Gaurko saioan Mikel Oribe eta Amaia Urrejola sexologoak lumofobia( plumofobia) izan dute mintzagai. Gure gizartean badira lumofofia dutenak, hau da, jarrera femeninoa duten gayak kritikatzen dituztenak. Jarrera femenino horiek ahultasun moduan ulertzen dituzte; femeninoa den guztia gutxiesten dute, maskulinitatea goratuz. Eta ez du sexu gustuekin zer ikusirik; jarrera femeninoak kritikatzearekin […]

Plazera zure eskuetan irrati tartean Euskal Herriko sexu heziketa eskolarekin elkarlanean egiten dugu saioa da. Mikel Oribe eta Amaia Urrejola sexologoekin batera. Gaurkoan denboraldiko lehen saioa izan dugu. Sexu heziketa eskolan eskaintzen dituzten formazioak izan ditugu mintzagai. Arlo desberdinetan lan egiten dute, Hezkuntza eta berdintasunean. Hezkuntza alorrean formazio formala dute […]

Gaurko saioan Amaia Urrejola sexologoarekin orgasmoaz mintzatu gara, eta batez ere orgasmo ezaz. Orgasmoa Giza erantzun sexualaren aldia, non plazer psikofisiologikorik altuena gertatzen  baita. Erreflexu automatikoa da orgasmoa,  badakigu zein baldintza eman behar diren horra heltzeko. Gizonek, orgasmoarekin batera, ia beti eiakulatu egiten dute. Gertatzen ez denean izaten dugu, orgasmo […]

Gaurko saioan Mikel Oribe sexologoa izan dugu bidelagun. Feminismoaren ekarpenak barneratzea eta egunerokoan txertatzean gizonezkoek hausnartu beharrekoa. Maskulinitatea gizon izateko  modua da. Gizon izateko modu berriak lantzenari deitzen zaio maskulinitate berriak. Gertatzen zaizkigun gauzak generoaren ondorioz izaten dira. Generoak ere baldintzatzen gaitu gure egunerokoan. Horretarako, nahitaezkotzat jo du beren pribilegioak […]