Beste POTTO bat egin dugu, gustura asko egin ere! Delorean auto partikularrean bidaia antolatu dugu eta 2024ko ekainaren 29an Mungia bisitatu, lapur guztien kabia. San Pedro jaietako bertso-jaialdiaren aukeraketa diktatoriala zabaldu dugu. Iñaki Beitia “Arbildu” gai-jartzailearen aginduetara kantuan izan ziren Miren Artetxe, Mikel Goiriena, Iruri Altzerreka eta Xabi Paya. Era […]
Miren Artetxe
Beste Potto bat airean! Gai-jartzailerik bako kantu-uriola gaurkoan. Lezamako Ikusgarri txokoaren 50. urteurrenean Etxahun Lekue eta Anjelmai Peñagarikano kantuan; Gernikako urriko azken asteleheneko saioan, Onintza Enbeita, Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña Azarotik urrirako saltoa ordubeteko errima-dantzaren gozamenean On egin! https://bilbohiria.com/docs2/2024/potto/241113_potto_lezama_gernika_azoka.mp3 Deskargatu hemen.
Potto egitea ederra denez, beste bat dugu airean! Abuztuaren 7an, Etxarrin izan zen bertso-jaialdia zabaldu dugu (aukeraketa diktatorialean). Sakanako bihotzean, herriko jaien baitan, urteroko bertso-jaialdiaz gozatu genuen herriko plazan Eneko Lazkoz Saioa Alkaiza Miren Artetxe Aitor Sarriegi On egin! https://bilbohiria.com/docs2/2024/potto/241105_potto_etxarri.mp3 Deskargatu hemen.
Gaur ere POTTO egin dugu Bilbo Hiria irratian. Abenduaren 26an, Bilboko Hika Ateneo gunean izandako “Bertso-saio Feminista” izan dugu gozagai; bertan kantuan izan ziren Maialen Lujanbio eta Miren Artetxe. Bertsoa nahikoa ez eta… Prosarik ere izan dugu, izan ere, Jon Agirresarobek 2020. urtearen analisia egin digu eta Miren Artetxerekin ere […]
