POTTO: San Pedro jaietako bertso-jaialdiara egin dugu salto

Beste POTTO bat egin dugu, gustura asko egin ere!
Delorean auto partikularrean bidaia antolatu dugu eta 2024ko ekainaren 29an Mungia bisitatu, lapur guztien kabia.
San Pedro jaietako bertso-jaialdiaren aukeraketa diktatoriala zabaldu dugu. Iñaki Beitia “Arbildu” gai-jartzailearen aginduetara kantuan izan ziren Miren Artetxe, Mikel Goiriena, Iruri Altzerreka eta Xabi Paya. Era berean, duela 88 urte Bizkaiko kostaldean izan zen Matxitxakoko batailan hildakoei omen txikia egin diegu.

Deskaratu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

KIROL ESKIROL: Gaurkoan igel jokoan eta tokan aritu gara

ol. Mar 7 , 2025
Gaurkoan igel jokoan eta tokan aritu gara; igelaren ahoan fitxak sartzea eta metalezko zutikako xafla bihurria jotzea helburu: kax! Bilbo Konpartsek duten kirol mundua ere ezagutu dugu eta Hau Pittu Hau taldeko Ainhoa Ribeiro elkarrizketatu dugu; Ane Zabala Eskirol kontsagratuak dokumental puxka oparitu digu: “Icaro”; Maite Sarasolaren bertsoak+ musika… On […]

Honekin lotuak