Ikasleen artean lagunarteko euskara sustatzeko ikerketa ekintza bat aurkeztu dute Ikastolen Elkarteak, Huhezi Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta Euskaltzaindiak: Arikala egitasmoa. Idurre Alonso izan da gurekin. Hizkera ez formalean eragiteko helburua du, izan ere gazteak erdaratara jotzen dute. Gazteen hizkuntza ohiturak aztertzea eta hizkera informalak euskaraz garatzeko […]

Komunikazio Campusa antolatu dute, bigarren aldiz, Goiena Komunikazio Taldeak eta Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazio graduak. Astebete iraungo du eta goizez egingo da, Mondragon Unibertsitateak Aretxabaletan duen Komunikazio Campusean. Udalekuak daude zuzenduta DBH-4ko eta batxilergoko lehen mailako gazteentzat. Bi txanda egingo dira, astelehenetik ostiralera: lehena, uztailaren 4etik 8ra; eta bigarrena, 11tik […]

Aurrez aurrekoa izan da aurtengo Zientzia Azoka. Urtebeteko etenaldiaren ostean kalean da zientzia egiten duten gazteen erakustokia.  12-18 urteko gazteek ikasturtean zehar egindako proiektu zientifikoak erakutsi dituzte. Edizio honetan aurkeztu diren 110 proiektuetatik, 20 aukeratu ditu epaimahaiak eta, egoera dela eta, 20 talde horiek soilik hartuko dute parte larunbateko azokan. […]

Komunikazio udaleku irekiak antolatu dituzte Mondragon Unibertsitateak eta Goiena Komunikazio Taldeak, estreinakoz; astebeteko bi txanda egongo dira, uztaileko lehen eta bigarren asteetan, eta www.goiena.eus/bereziak/udalekuak sareko gunean eman daiteke jadanik izena. Gaur egun dugun komunikazio gaindosiari kritiko begiratzeko erramientak emateaz gain ondo pasatzeko udalekuak izango dira Horrela kontatu digu Zuriñe Maguregik […]

Mondragon unibertsitatean Mercedes Sánchez Sáinz Madrilgo Complutense Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileak bideratuko du Queer pedagogiak. Zer dakarkiote hezkidetzari? Jardunaldia, Bihar Hika ateneoan izango da topaketa, Amelia Barquín irakasleak ekarri dizkigu xehetasunak.  Orain arte gizartean eta hezkuntzan baztertuak eta ikusezin bihurtuak izan diren identitateak erreibindikatzea proposatzen dute queer pedagogiek. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200124_queer_pedagogiak.mp3 Deskargatu […]

Ikasketa bereziak dira kultur transmisioaren aditu tituluan, duela sei urte abiatu ziren kezka batetik, gure kulturgintzak dituen ortzimugen  eta desafioen aurrean formazioa multifokal eta praktikoa eskaintzea, eragileei jakintza tresnak emanez. Seigarren edizioa bi gai izango dira nagusi, batetik euskaldunon nazio kulturaren afera hartuko dute hizpide eta bestetik mikrosozilogia, familiaren baitan […]