Konfinamendutik aterazeko estrategiak gutxinaka ezagutzen ari gara, konfinamenduaren leuntzeari buruzko xehetasunak, baina osasun krisiak eraginda irteera beste mundo batera izango da, izan ere kolpean ezin izango dugu lehen lehen egiten genuena egin. Gure hiriak prest daude aldaketarako? Ula Iruretagoeina arkitektua izan da gurean. Hiriko agintariak, teknikari eta akaso epidemiologo taldeak, […]

Bizkaiko Foru aldundiak Supersur izenez ezagutzen den Metropoliaren hegoaldeko saihesbidea handitzea proposatu du. Proiektu honen aurka hainbat eragile elkartu dira eta “Ampliacion Supersur Ez”  plataforma sortu dute. Tartean dira Ekologistak Martxan, AHT gelditu elkarlana edota Bilboko auzo ezberdinetako bizilagunen elkarteak. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180419_superSur.mp3 Deskargatu hemen  

Azken asteetan bi istripu larri izan dira Bilbon txirrindulariekin. Ostiralean, martxoak 24, furgoneta batek bizikletan zihoan emakume bat harrapatu zuen. Bere alabarekin bidegorri batetik zihoan txirrindularia koman da. Ostiralean ezustean garaje batetik ateratzen ari zen auto batek bidegorritik zihoan txirrindulari bat kolpatu zuen. Gertakariak salatzeko eta txirrindularien segurtasunaren alde egiteko […]