Bizkaiko Foru aldundiak Supersur izenez ezagutzen den Metropoliaren hegoaldeko saihesbidea handitzea proposatu du. Proiektu honen aurka hainbat eragile elkartu dira eta “Ampliacion Supersur Ez” plataforma sortu dute. Tartean dira Ekologistak Martxan, AHT gelditu elkarlana edota Bilboko auzo ezberdinetako bizilagunen elkarteak.
Aste honetako Argiaren errepasoa egin dugu Lander Arbelaitz kazetariarekin. Gaurkoan elkarrizketa nagusia eta bi erreportaje ekarri dizkigu. Zuriñe Rodriguez kazetari eta ikertzaileak ETAko emakumeen iruditegiaren inguruan egindako ikerketari buruzko elkarrizketaz aritu gara lehenik eta behin. Ondoren Hezkuntzan hizkuntza eredua ekarri duten segregazioaren inguruko erreportajea komentatu dugu. Bukatzeko Pello Zubiriak idaztitako […]