Konfinamendutik aterazeko estrategiak gutxinaka ezagutzen ari gara, konfinamenduaren leuntzeari buruzko xehetasunak, baina osasun krisiak eraginda irteera beste mundo batera izango da, izan ere kolpean ezin izango dugu lehen lehen egiten genuena egin. Gure hiriak prest daude aldaketarako? Ula Iruretagoeina arkitektua izan da gurean. Hiriko agintariak, teknikari eta akaso epidemiologo taldeak, eraldaketa posibleak pentsatzen ari dira. Jadanik hainbat ekimen proposatzen ari dira munduko hiri handietan; New York eta Milanen, kaleak aldatuko dira bizikletentzako bideak egiteko, mugitzeko modu hau garraio publikoa baino seguruagoa baita, bizikletan gainera pertsonen arteko beharrezko distantziamantendu daiteke. Lehenengo gogoeta, pandemiak egiteko urbanoaren arazo direla. Nolabait esateko, birus hau oso espaziala da, eta birusak galdetzen du hiriak osasunean nola eragin dezakeen. Mazifikazioa ezbaian jarri du. Lurzoruari gehiegi exprimitzen aritu gara, jatetxe baten espazioan jende gehiegi sartzen arituko bagina bezala. Dentsitatea nola definitu da nire ustez, galdera nagusienetako bat.
Deskargatu hemen.