Bertsolaritzaren lubakian, Bilbo Hiria irratian Nafarroako Bertsolari txapelketaren finala aztertu dugu, eta txapeldun handiarekin prosa bizian izan gara berbetan. Anaitasuna kiroldegian izandako bertso eta ariketa hautatuak zabaldu ditugu (aukeraketa diktatorialean) eta Saioa Alkaiza ekarri dugu programara Bejondeizula, Saioa! GORA Nafarroako eragileak! https://bilbohiria.com/docs2/2021/potto/211208_potto_nafarroako_finala_272.mp3 Deskargatu hemen.  

Potto, hankaluze eta errima progresiboaren lurraldean, Nafarroako Bertsolari txapelketaren finalerdiak aztertu ditugu, finalista izango den Eneko Fernandez lesakarraren prosa bizia eta Altsasu , Berriozar eta Leitza herrietako kantu hautatuak (aukeraketa diktatorialean), Bilbo Hiria irratiaren POTTO saioan. Finalaren zain… https://bilbohiria.com/docs2/2021/potto/211124_potto_270.mp3 Deskargatu hemen.

Txapelketitisak harrapatu gaitu eta txapelak banatzea gustuko dugunez, gaurko POTTO saioan Nafarroako eta Arabako bertsolaritza finalez gozatu ederra hartu dugu. Ahizpatasuna kiroldegian izan zen saioan, Julio Sotok eskuratu zuen punturik gehien, eta, hortaz, txapela Gorritira alde egin du (bosgarrenez). Eta, zazpigarren alabak badu txapeldun berria, Abetxukora joan da Arabako txapela, […]

Saio honetan, Nafarroako Bertsolari Txapelketa kontatu eta kantatu digute Josuk eta Erlantzek. Iruñea azken geraleku, finala Anaitasuna kiroldegian jokatu zen, jendez mukuru bete zen plazan. Sorpresa handirik ez zen izan eta, akabuan, Julio Soto izan zen puntu gehien bildu zuen bertsolaria, saio biribila eginda. Bilbo Hiria irratian, Nafarroako Bertsolari txapelketaren […]

Osasunaren zuzendaritzak ez du jarraituko eta hauteskundeak egingo dituzte. Luis Sabalza presidenteak hala iragarri zuen atzo, ezohiko batzarraren barruan. Osasuna futbol taldeko berriak ekarri dizkigu Mikel Bujanda kazetariak Iruñetik.  2018ko abendura bitarte jarraitzekoa zen egungo zuzendaritza berez; baina datorren astean bildu, eta hauteskundetara dei egingo dute. Altsasuko gazteen berri eman […]

Martiarekin batera, POTTOk ez du etenik! Berriro be elkartu dira Bilbo Hiria irratiaren estudioan Josu eta Erlantz, bertso-munduak emandako kontuez jarduteko prest. Aste honetako saioan, Nafarroako bertsolari txapelketaren Lakuntzako saioa aletu dute (Aimar Karrika izan zen garaile), eta bertso-aukeraketa ekarri. Halaber, urtero Algortan jokatzen den Abra sariketa ere aletu dute; […]