Osasunaren zuzendaritzak ez du jarraituko eta hauteskundeak egingo dituzte. Luis Sabalza presidenteak hala iragarri zuen atzo, ezohiko batzarraren barruan. Osasuna futbol taldeko berriak ekarri dizkigu Mikel Bujanda kazetariak Iruñetik. 2018ko abendura bitarte jarraitzekoa zen egungo zuzendaritza berez; baina datorren astean bildu, eta hauteskundetara dei egingo dute. Altsasuko gazteen berri eman digu eta Nafarroako bertsolari txapelketako zehetasunak.
Gaur berriro ere irratian elkartu dira Lur Hodei eta amama Felixa gozatzeko eta ikasteko prest. Lur lokartuta dago gauean amets gaiztoak eduki dituelako. Amamak, kezkak ezin direla ohera eraman esan die. Irribarre batekin lokartzen bagara iribarre batekin esnatuko gara eta eguzkilore bana oparitzen die amets gaiztoak uxatzeko. https://bilbohiria.com/docs2/2017/gaurezdagoeskolarik/02-gaurezdagoeskolarik-amalur.mp3 Deskargatu hemen.