Bertsoaren magia astindu dugu eta ,2024ko abenduaren 26an, Bilboko HIKA Ateneoan izan zen Bertso-saio feminista aletu dugu, aukeraketa diktatorialean. Idoia Anzoraindia gai-jartzailearen agindutan izan ziren kantuan Miren Amuriza eta Nerea Ibartzabal Biba el Verso! On egin https://bilbohiria.com/docs2/2025/potto/250219_poto.mp3 Deskargatu hemen.

Harri eta laban Urteko aurreneko POTTO saioan Amurrio eta Arratzu bisitatu ditugu. 2025eko urtarrilaren 3an, Amurrioko Antzokian urteroko bertso-hitzordu mundiala izan da eta azken 8 finalistak izan dira taulagainean, Unai Elizasu gai-jartzailearen aginduetara (Alaia Martin, Joanes Illarregi, Aitor Mendiluze, Nerea Ibartzabal, Sustrai Colina, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi eta Maialen Lujanbio). […]

Ikasturtearekin bat, bueltan gara POTTO irratsaioan, bertso freskoak helarazteko pronto. Denboraldiko aurreneko saio honetan, urriaren hastapenean Mungiako Olalde aretoan jokatutako Bizkaiko bertsolari txapelketako lehenengo kanporaketa aletu dugu. Mikel Goiriena izan zen puntu gehien bildu zuena eta, horrela, TAKETeroak zuzenean lortu du Santurtzin izango den finalaurrekorako txartela. Oro ez denez txapela, […]

Bertsolari Txapelketa Nagusia aztertu dugu, eta azkenaurreko finalaurrea izan dugu presente. Baionan izan ziren bertsolariak kantuan (bai saio ona!), eta Nerea Ibartzabal izan zen garaile; bigarren, bi puntu eta erdira, Sustrai Colina; hirugarren, Beñat Gaztelumendi. Okerrik ezean hiru horiek lekua izango dute Iruñeko final handian (zapatuan, Bilbon, bertsolariren batek -edo […]

Gaurko konfinamendu propioan, ostera ere hiru bertsolari izan ditugu kantuan: Nerea Ibartzabal, Oihana Iguaran eta Xabat Illarregi. Hauxe omen da bertsolarien zirkuitoa, ez publiko, ez txalorik. Whatsap bidez hitz konprimituak josiz Potto entzule adiktuentzat. On egin eta … biba el verso https://bilbohiria.com/docs2/2020/Potto/200408_potto_03_saio_birtuala.mp3 Deskargatu hemen.