Kirol Eskirol saio berezia dugu honakoa. Ekainaren 24a helmuga, Athletic Club taldearen hauteskundeetarako bidea luzea da, aldapatsua… saio honetan Ricardo Barkala hautagaiaren ordezkaria etorri zaigu estudiora: Oihana Arruti. Beste bi hautagaiek ere jasoa dute elkarrizketa egiteko gonbitea, baina… erantzunaren zain egon, egon…. itxoiten egon behar. Ordubeteko elkarrizketa mamitsua duzue entzungai. […]