KIROL ESKIROL: Barkala hautagaiaren proiektuaren nondik norakoak

Kirol Eskirol saio berezia dugu honakoa. Ekainaren 24a helmuga, Athletic Club taldearen hauteskundeetarako bidea luzea da, aldapatsua… saio honetan Ricardo Barkala hautagaiaren ordezkaria etorri zaigu estudiora: Oihana Arruti. Beste bi hautagaiek ere jasoa dute elkarrizketa egiteko gonbitea, baina… erantzunaren zain egon, egon…. itxoiten egon behar. Ordubeteko elkarrizketa mamitsua duzue entzungai. Ricardo Barkalaren proiektuaren nondik norakoak, helburuak, beldurrak, oztopoak…

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA #170: Maraca Diablo, Ginger, Hurray For The Riff Raff, Confidence Man, Xatiro, MICE

ar. Eka 21 , 2022
Maraca Diablo taldeak disko berri eta txundigarria atera du. Ina Iriondoren unibertso musikala islatzen da hemen ere, nahiz eta oraingo honetan talde sendoa osatu duten. Euren Band Campen salgai dago diskoa. Ginger taldeak izen bereko grabazioa atera du urte honetako martxoan. Soinu garratzak eta desjosiak. Energia ziztada bat. Zarauztar hauen […]

Honekin lotuak