Udaberriarekin batera, martxoaren 21ean, Olatz Salvadorrek “Basan” abestia kaleratu zuen. Berarekin hitz egiteko aukera izan dugu. Leire Vargas eta Oihana Aranarena dira letrak, eta Olatzek berak interpretatu ditu. Abestiak izan duen harrerarekin oso pozik dagoela kontatu digu Olatzek. Maiatzean beste abesti bat kaleratuko duela ere gaineratu du. Data zehazki ez […]

Olatz Salvadorrek bigarren diskoa aurkeztu du: ‘Aho uhal’. Hamabi kantuk osatzen dute,disko berria, Zuzenean aurkezten dabil eta ostegunean  Barakaldo antzokian izango da, orain ,bai,  Bilbo aldekoak gerturatzerik izango dugu. Gurean izan da . Ahots Hari kantuarekin abiatu dugu elkarrizketa, Rozalenek harekin batera abestu du, euskaraz, Alaia Martinek idatzitako hitzak dira, […]

Hamabi kantaz osatutako diskoa da ‘Aho Uhal’. Ohikoa baino luzeagoa da, azken bi urteetan burututako prozesu luze baten emaitza izan baita. Oraingo honetan, Pablo Novoa musikari eta ekoizle galiziarrarekin batera aritu da lanean Salvador. Donostian aurkeztu berri duen diskoaren izena gaztelerako “riendas” hitzetik dator. Abeslariak bere sare sozialetan argitaratu dituen […]

Gaurko saioan Ruper Ordorikaren azken diskoarekin abiatuko gara, Bakarka izenarekin kaleratu duen azken disko honetan bere abestirik gogoangarrienetako batzuen bertsio akustikoa eskaintzen digu Ruperrek, doi eta dotore. Segidan,Wilco taldeko buru izan den Jeff Tweedy-ren azken diskotik (Warm) pare bat abesti –. Olatz Salvador donostiarrak Zintzilik izena jarri dio bakarka atera […]

Zintzilik izeneko bere lehen diskoa aurkeztu du Olatz Salvador musikari donostiarrak. Skakeitan taldean hasi zuen bere musikari ibilbidea, Zarautz zuzenean diskoan ezagutu genuen eta oraingoan estudioan grabatutako lanarekin dator Zintzilik deiturikoa. Bilbo Hiria irratian izan da eta diskoa entzuteko bide lagun izan dugu. Bakarlari giza aurkezten zara baina diskoan  kolaborazioa […]

Olatz Salvador musikariaren lehen  lana ekarri digu Rafa Ruedak. Olatz Salvadorren estudioko lehen lan luzeak ‘Zintzilik‘  du izena eta gaurkoan entzun duguna  izen bereko aurrerapen kanta da. Skakeitan taldean aritu da teklatua jotzen eta 2014tik bakarkako bideari ekin dio. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180316_Rafa%20RyedaOlatz%20Salvador.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurkoan Rafa Ruedak Olatz Salvador kantaria ekarri digu. Olatz Salvador bakarlari bezala duela hiru urte hasi zen zuzenekoak ematen. Gitarra lagun duela badcampen bi grabazioa ditu eta bertatik jasotako kantua ekarri digu, “Korapilatzen” kantua entzun dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/170922-rafa_olatz%20salvador.mp3 Deskargatu hemen.