‘Aho Uhal’ bakarkako bigarren diskoa aurkeztu du Olatz Salvador artista donostiarrak

Hamabi kantaz osatutako diskoa da ‘Aho Uhal’. Ohikoa baino luzeagoa da, azken bi urteetan burututako prozesu luze baten emaitza izan baita. Oraingo honetan, Pablo Novoa musikari eta ekoizle galiziarrarekin batera aritu da lanean Salvador. Donostian aurkeztu berri duen diskoaren izena gaztelerako “riendas” hitzetik dator. Abeslariak bere sare sozialetan argitaratu dituen bideoetan eman du diskoaren izenaren azalpena.

Artista donostiarraren bigarren lanak luxuzko kolaborazioak izango ditu, hala nola, Ivan Ferreiro, Idoia Asurmendi edota Rozalen, besteak beste. Azken honek “Ahots hori” abestian parte hartu du, Alaia Martin bertsolariaren letraz jantzitako kantuan, hain zuzen. Salvadorrek adierazi duenez, abestia sortzeko prozesua luzea eta polita izan da.

Euria, diskoa berriko lehen singela, duela ia bi hilabete atera zuen artista donostiarrak. Diskoko gainontzeko kantu guztiak egun gutxi barru egongo dira entzungai.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Mundu berri bat guztiontzat proiektua martxan jarri du bizipoza elkarteak

ar. Urt 19 , 2021
MUNDU BERRI BAT GUZTIONTZAT elkarteen 12 kantu eta 11 bideoklip barne biltzen dituen proiektua da, datozen egunetan BIZIPOZA AUZOLAN lehen bideoklipa eta beste 10 bideoklip eta 11 kantuak publiko noiz egingo dituzte iragarriko dute  www.bizipoza.eus orrialdean eta Bizipozaren sare sozialetan. Bizipoza elkartea, gaur egun 35 elkartek osatzen duten elkartea da […]

Honekin lotuak