Gaurkoa bezalako egun batez zendu zen Jose Maria Agirre Egaña, ezagunagoa Xabier Lizardi goitizenez (Zarautz, Gipuzkoa, 1896ko apirilaren 18a – Tolosa, 1933ko martxoaren 12a) euskal idazlea izan zen, batez ere olerkaria. Zuzenbidea ikasi zuen, eta Tolosako enpresa batean sartu zen lanean. Euskaltzaleak elkartea sortzen lagundu zuen, eta bere garaiko ekintza […]

Duela gutxi, Errenteriako Udalak “Oroimen partekatu baterantz” txostena (PDF) atera du. Oroimen arloan gogoratu azken bolada honetan dauden desadostasunak: Errenterian, aldiz, udalan dauden talde guztiek sinatu dute aipatu txostena. Julen Mendoza alkateak esan digunez ” urte batzuk barru konturatuko gara txosten honen balioaz”. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151113hizpideajulenmendoza.mp3 Deskargatu hemen.

1937ko apirilaren 26an Francoren aliatuek Gernika bonbardatu zuten, merkatu eguna zela. Sarraskia ez ahazteko, aste honetan Gernika Gogoratuz elkarteak hainbat ekitaldi antolatu ditu. Igandean, udalaz gain beste antolatzaile batzuk direla, lau minutuko isilaldia gordeko dute 1937ko biktimei lore-eskaintza egin baino lehen, Gernika Gogoratuzeko Alex Carrascosak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150424solasalexcarrascosa.mp3 Deskargatu hemen