BEHIALAKO EGUN BATEZ: Xabier Lizardi hil zen

Gaurkoa bezalako egun batez zendu zen Jose Maria Agirre Egaña, ezagunagoa Xabier Lizardi goitizenez (Zarautz, Gipuzkoa, 1896ko apirilaren 18a – Tolosa, 1933ko martxoaren 12a) euskal idazlea izan zen, batez ere olerkaria. Zuzenbidea ikasi zuen, eta Tolosako enpresa batean sartu zen lanean. Euskaltzaleak elkartea sortzen lagundu zuen, eta bere garaiko ekintza kultural eta politikoetan parte hartu. Gipuzkoa Buru Batzarreko kide eta buruzagi izatera iritsi zen. Esteban Urkiaga, Lauaxeta (1905-1937) eta Nicolas Ormaetxea Orixe-rekin batera, bere aroko olerkari hoberena dugu. Biotz-begietan, 1932an argitaratuta, kritikariek oso aintzakotzat hartu zuten. Xabier Lizardi hil eta gero, Aitzolek haren Umezurtz Olerkiak argitaratu zituen.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Ibai Aginagaren ongietorriagatik inputatutako hamasei lagunen aurkako epaiketa ekainean egingo dute

og. Mar 12 , 2026
Berangon piztuta dagoen auzi batek oihartzun handia hartu du azken asteetan. Espainiako Entzutegi Nazionalak 16 lagun epaituko ditu ekainaren 8tik 26ra bitartean, 2022ko martxoan 19 urte espetxean eman ondoren etxera itzuli zen Ibai Aginagari egindako harrerarekin lotuta. Auzitegiak “terrorismoaren gorazarrea” leporatzen die auzipetuei, eta guztira 36 urteko espetxe zigorra, 171 […]

Honekin lotuak