1937ko apirilaren 26an Francoren aliatuek Gernika bonbardatu zuten, merkatu eguna zela. Sarraskia ez ahazteko, aste honetan Gernika Gogoratuz elkarteak hainbat ekitaldi antolatu ditu. Igandean, udalaz gain beste antolatzaile batzuk direla, lau minutuko isilaldia gordeko dute 1937ko biktimei lore-eskaintza egin baino lehen, Gernika Gogoratuzeko Alex Carrascosak kontatu digunez.
Mugakide eta nafar bilakatzeko proposamen zenbait apirileko azken astebururako. Izpegiko mendatetik Auzako kaskora joateko ibilbide ederra burutu ondoren, “zikiroa” prestatzeko zenbait gomendio; belarriak gozarazteko musika Arrasateko “Governors” taldekoek ekarri dute eta Baigorriko aurtengo “Nafarroaren Eguna”rekin bat egin dezagun hainbat adierazpen. Ahor ba, Agurtzane, Apolo, Mieltxo eta Iosuren proposamenak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zeringouasteburuan/150425zeingounafarroareneguna.mp3 Deskargatu […]