Iñigo Muguruza gogoratzeko, Elkar argitaletxeak, EHZ Festibalak eta Antxeta Irratiak elkarlanean antolatu dute Paradisu zinema bekaren bigarren eta azken edizioa Jon Castañeda, JonKass musikariak irabazi du. Kazetaria, musikaria eta irratiko kolaboratzaileak urtebeteko epea izango du diskoa plazaratzeko. Gurekin hizketan izan da, proiektuaren inguruko azalpenak ematen. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250326_joncas.mp3 Deskargatu hemen.
Paradisu Zinema beka
Iñigo Muguruzari omenalditxo bat egiteko eta euskal musikari bultzada emateko, Elkarrek, Antxeta Irratiak eta EHZ festibalak elkarlanean Paradisu Zinema izeneko musika beka sortu dute. Lehen edizioa BENIZZE proiektuak irabazi du eta Beñat Goitia proiektuaren sortzailearekin hitz egiteko aukera izan dugu. Goitiaren hitzetan, orain arte egindako ibilbidearen sari modukoa da irabazitako […]
