Egunero pare bat konpartsa gonbidatu ditugu saiora. Atzealdetik abiatu dugu ibilbidea, Kaskagorri konpartsako Antxon etorri da eta Paya konpartsatik Ager eta Peio. Solasean konpartsaren apaingarriak komentatu dizkigute, atzealdeko egitaraua eta Aste Nagusiko planak. https://bilbohiria.com/docs2/2023/AsteNagusia/230821_Kaskagorri_paya.mp3 Deskargatu hemen.
Paya Konpartsa
Larunbatean abiatu genuen Bilbo Hiria auzoz auzo saio berezia. Otxarkoagatik zuzeneko bi orduko saioan hainbat lagunen hitzak jaso genuen. Saioa Otxarkoagako familia elkartearekin abiatu genuen, elkarteko lehendakaria gurekin izan baitzen. Pablo atzera begira jarri zitzaigun, 1968an kokatuta, familia elkartearen sorrera kontatu zigun, ondoren, gaur egun dituzten kezka, asmo eta lanak […]