Kalitatezko osasungintzaren aldeko protestak aspaldikoak dira Bilbon, Auzo elkarteen federazioak hainbatetan atera da kalera lehen arreta zerbitzuaren defentsan. Azkena Saninazio auzoan gertatu da. San Inazioko familiak salatu dutenez anbulatorioko 3 pediatretako bat Deriora eramango dute. San Inazio auzoan 2.500 haur inguru bizi dira, baina anbulatorioko pediatria-zerbitzua eskas geratzen ari da. […]
