San Inazion pediatria zerbitzua murriztu dute

Kalitatezko osasungintzaren aldeko protestak aspaldikoak dira Bilbon, Auzo elkarteen federazioak hainbatetan atera da kalera lehen arreta zerbitzuaren defentsan. Azkena Saninazio auzoan gertatu da. San Inazioko familiak salatu dutenez anbulatorioko 3 pediatretako bat Deriora eramango dute. San Inazio auzoan 2.500 haur inguru bizi dira, baina anbulatorioko pediatria-zerbitzua eskas geratzen ari da. Zorrozaurren etxebizitza berrien ondorioz biztanleria handitzen ari den arren, ez da baliabide gehiagorik jarri. Egoera larriagotu da pediatra ezagun eta errespetatu bat Deriora lekualdatu delako, eta haren lekua ez delako bete. Hori dela eta, auzotarrek eskatzen dute pediatria-zerbitzua indartzea eta hutsik dagoen lanpostua betetzea, haurrek kalitatezko osasun-arreta izan dezaten.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Aitor Oñatek "Lohizulo" eleberria ekarri digu

az. Mai 21 , 2025
Elkar argitaletxeak plazaratu berri du Aitor Oñateren Lohizulo nobela. Eleberri umoretsua da, gure munduaren argazki edo erretratu egiten diguna. Marrolo da bertan protagonista, Aitorrek berak azaldu digunez. Bere lehenengo eleberria den hau nobela urbano bezala definitzen du berak. Politikaren mundua eta kalekoa nahastean gertatu daitekeena islatu du Oñatek orriotan. https://bilbohiria.com/docs2/2025/piperpolis/250520_piper_aitor.mp3 […]

Honekin lotuak