Perlak taldea 2013 hasieran sortu zen Zarautzen. Lehenengo lana Mungiako Gaua estudioan grabatu zuten, zazpi abestirekin. Post-punkaren gordintasuna eta iluntasuna dute abesti batzuek, eta kutsu alaiagoa besteek. Egunotan bigarren lana aurkezten dabiltza ‘ Itzaletatik ’ deiturikoa. Larunbatean aurkeztuko dute zuzenean diskoa. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160519_rafa_perlak.mp3 Deskargatu hemen