Astero legez, aste honetako ARGIA astekariak asteon zer eduki daukan, zer albiste eta elkarrizketa dakarren jakin nahi izan dugu eta horretarako bertako kazetaria den Lander Arbelaitzengana jo dugu. Hiru gai aipatu dizkigu, lehenengo azaleko gaia, diru laguntza sozialen errepasoa egin dute, batetik eusko Jaularitzak egindako murrizketa eta ondoren Gipuzkoako aldundiak […]

Gaindegiak egin duen azken txostenean, besteak beste, datu hori agertzen da: Euskal Herriko 18 urteetako beherakoen %20 pobrezia edo bazterketa egoeran daude egun. Horrekin batera, Imanol Esnaolak beste datu batzuk komentatu ditu: dena den, datuok larriak badira ere, Europako Batasuneko batez bestekoaren azpitik gabiltza momentuz. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151021imanolesnaola.mp3  Deskargatu hemen

Aste honi dagokion Argia astekariaren zenbakia aztertu dugu Unai Brea erredaktorearekin. Azalean “Prestazio sozialak ahultzeak gizarte haustura dakar” irakurtzen dugu, prebentzio neurrien premiaz dihardu gai nagusiak. Gaiak atalean bikote berdinzaleen kontraesanak jorratu dituzte, eta Erdiko kaieran parekidetasuna musikan. Termometroan Anna Gabriel Sabaté elkarrizketatu dute, eta bukatzeko, Unai Brea erredaktoreak berak […]