Euskalgintzaren Kontseiluak eskerrak eman dizkie azken hilabeteotan lan nekaezina egin duten ehunka bolondresei eta larunbatean bertan Bilboko kaleak bate zituzten milaka herritarrei. Antolatzaileen aurreikuspena gainditu egin zuen larunbateko manifestazioak, baina Kontseiluko idazkari nagusi Idurre Eskisabelek argi adierazi du euskararen normalizazioak bide luzea duela oraindik egiteko. Bestalde, Kontseiluak gaineratu du itun […]

Euskaren Gizarte Erakundeen Kontseiluak 2016an aurkeztutako Hizkuntza Eskubideen Protokoloa berritu du, orain Udalen Garapenean fokua jarriz. Hortaz izena: Hizkuntza Eskubideen Protokoloa: Udal Garapena. Helburu nagusia, protokoloaren izenburuak dioen moduan, udaletan hizkuntza eskubideak bermatzea da. Horretarako txostenak udalen eskumenak aztertzen ditu, hizkuntza-politikak garatzeko baliabideak dutela baieztatuz. Paul Bilbaok, kontseiluaren idazkari nagusiak […]