Bilboko herritarrak Sader eta Profersaren aurka mobilizatuko dira berriro

2025eko ekainaren 12an, Bilboko Udaletxearen aurrean mobilizatuko dira berriro hainbat auzo-elkarte, gizarte-erakunde eta talde ekologista. Urte luzez salatu duten arazo bati –Sader eta Profersa enpresen jarduerari– irtenbide argia eta behin betikoa eskatzeko elkartuko dira, herritarren osasuna eta bizi-kalitatea jokoan daudela gogorarazteko.
Gaur egun, ez dago oraindik bi enpresa kutsatzaileen jarduera eteteko data zehatzik. Eta egoera horrek urtez urte luzatzen jarraitzen du. Hain zuzen, herritarrek aspalditik eskatzen dute jarduera arriskutsua eten dadila, baina ez dute inolako konpromiso zehatzik jaso oraindik. Bilboko Udalaren webgunean oraindik irakur daiteke 2015eko irailaren 16an argitaratutako albistea, non jakinarazten zen Udalak hirigintza-hitzarmen bat sinatu zuela Sader enpresaren jarduera Zorrotza Puntara lekualdatzeko. Hamar urte geroago, ordea, ez da ezagutzen noiz amaituko den gaur egun oraindik martxan dauden instalazioen jarduera.

Deskargatu hemen:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Adin txikiko bi haur dituen familia bat etxegabetu dute Bilbon

al. Eka 9 , 2025
Bi eta hiru urteko haurrak dituen familia bat etxetik egotzi dute gaur goizean Bilboko Zurbaranbarri auzoan. Etxegabetze operazioa goizetik jarri dute abian, eta Ertzaintzak kalea moztu du bertara jendea sar ez dadin. Sarrailagilea eta epaitegiko idazkaria eguerdi aldera iritsiko zirela espero bazen ere, azkenean ez dira agertu. Etxebizitzaren kanpoaldean auzokide […]

Honekin lotuak