Beste KIROL ESKIROL bala bat dugu airean: Eskola-kirola, kirol eskola, umeen kirola… Guraso eta entrenatzaile bikoa jarri dugu dantzan. Toñi Montaña eta Polentzi Soldevilla ; eskubaloia eta saskibaloia; Arangoiti eta Uribe Kosta . Umeak eta kirolaren oinarriak astindu dituzte. Euskal Herriko kirolarien errekorrak ere ekarri behar, eta Euskal Herria Kirolak […]
saskibaloia
Triple, biko eta falta pertsonala artean ibili gara baloi potoloa noiz saskian sartu! Saskibaloia izan dugu hizpide, eta ekipo handia lagun, kontakizun bizian izan dira Jone Fernandez, Jon Joseba Renteria eta Erlantz Ibargurengoitia; soinu-teknikari lanetan, Ibon Burgoa. Tertuliara gonbidatu dugu Mikel Retolaza entrenatzailea eta Gracia Alonsori eta Asier Garciari elkarrizketa […]
Piztu da piztia, eta Bilbo Hiria irratian abian dugu kirol irratsaioa. Gaurko saioan, asteburuan izandako kirol notiziak zabaldu ditugu: boxeoa, furgola, saskibaloia, arrauna, eskupilota… Horretarako, lantalde handia jarri dugu martxan: Vitor Beaskoetxea, Iker Gurrutxaga eta Unai Mendiburu, kronika propioak egiten; Jone Fernandez, Jon Joseba Renteria eta Erlantz Ibargurengoitia, mikrofonoan eta […]