KIROL ESKIROL: Eskola-kirola, kirol eskola, umeen kirola…

Beste KIROL ESKIROL bala bat dugu airean:
Eskola-kirola, kirol eskola, umeen kirola…
Guraso eta entrenatzaile bikoa jarri dugu dantzan. Toñi Montaña eta Polentzi Soldevilla ; eskubaloia eta saskibaloia; Arangoiti eta Uribe Kosta . Umeak eta kirolaren oinarriak astindu dituzte.
Euskal Herriko kirolarien errekorrak ere ekarri behar, eta Euskal Herria Kirolak elkartearen eskutik heldu zaigu Ane Iparragirrek egindako 600 metroko Euskal Herriko errekorra. Aerobik irakasleak ere heldu dira, Iker eta Jon, Gurrutxaga eta Garate, beren berbaldi freskoa lagun. Maite Sarasolaren bertsoak, Bittor Beaskoetxearen kronika eta…. Musika!

On egin!

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Suhuskuneko bertso-afaria eta Igor Galartzarekin solasean

ol. Mar 10 , 2023
Martxoaren asteko saioan, urtarrilera joan gara, “Delorean” auto partikularrean, eta urtarrilaren 28an, Suhuskuneko Herriko gelan izan zen bertso-afariaren ondorenak ekarri (aukeraketa diktatorialean). Ortzaizeko ikastolak antolatutako saioan, Sustrai Colina eta Jon Maia izan ziren kantuan, Irisarriko bertso-eskolako lagunen aginduetara. Prosa eta bertsoa uztartu zaleak garenez, Igor Galartza elkarrizketatu dugu Durangaldea Uztabarritzen […]

Honekin lotuak