Bilboko Euskal Museoa handituko dutenez, bertako bilduma Zamudioko kanpo biltegi batera lekualdatu dute. 25.000 pieza mugitu dituzte jada; beste erdia falta zaie. Iazko martxoan zen hastekoa proiektua, eta itxialdiaren lehenengo hilabeteak dokumentazio lana egiteko aprobetxatu zuten museoko teknikariek. Piezak ekainean hasi ziren lekualdatzen eta, ia hamar hilabeteren ondoren, Euskal Museoaren […]