HAUXE GURE LURRA: Giza natura II

Lehengo batean Darwinismoaz jardun ondoren. Berriki giza bilakaerari buruzko Trece teorías de la naturaleza humana (Thirteen Theories of Human Nature jatorriz) liburuan aipatzen zen, baina deigarria da teoria neoliberala dei genezakeena ez aipatzea, homo economicus nagusi izan baita eremu akademikoan azken hamarkadotan, gizakiok beti gure interesen alde eta era arrazionalean jarduten dugulako teoria. Huts egin du honek, askotan zio irrazionalak eta emozioak baitaude gure jardueraren atzean, baita altruismoa, enpatia eta elkarlaguntza ere. Azken hau dela eta, akaso 14. teoria moduan hau erantsi zezaketen. Kropotkin anarkistak eta berrikiago Chomskyk giza natura konplexuaren inguruko teoria interesgarriak dituzte.  Sakondu dezakegu gure giza naturaren kontzeptuan, ezaugarri batzuk topatuz. Pentsalari batzuen ekarpenak jaso ditugu: Steven Pinker; David Harvey, Johnson…

Egungo gizarteok baldintzatzen gaituzten hainbat ezaugarri topatuko ditugu horien ikerketetan: familiaren nagusitasuna, elkarrikotasun mugatua (baita alferkeria soziala ere, biolentzia, inbidia…), gizon eta emakumeen helburu eta portaera ezberdinak, etnozentrismoa, lurralde bat propiotzat hartzeko joera, inguru ekologiko ezberdinak egokitzeko plastikotasuna, naturaren eraldaketa eta espazioaren antolaketa…

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

DE MICA EN MICA: Andreu Van den Eynde, Pere Quart, la llegenda de Son Grua

az. Mar 11 , 2020
Aquesta setmana, la Clara parlarà amb Andreu Van den Eynde, advocat d’Oriol Junqueras i Raül Romeva; recuperarem el Racó de les Lletres de la Jorja sobre Pere Quart; i per finalitzar el programa, l’Albae ens explicarà la llegenda de Son Grua. https://bilbohiria.com/docs2/2020/demicaenmica/200228_Demicaenmica.mp3 Deskargatu hemen. Oriol Junqueras eta Raül Romevaren abokatu […]

Honekin lotuak