Otsailaren 11, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna da, eta horren harira hainbat ekintza prestatu ditu Elhuyarrek neska gazteek zientziarekiko hurbiltasuna senti dezaten. Batetik, kaleko ekintzak egongo dira Ermuan, otsailaren 11n, eta Basaurin, hilaren 15ean. Bestetik, zenbait dendatako erakusleihoak atondu dituzte emakume zientzialarien datu eta informazioetan oinarrituta Bilbon, Ermuan, Soraluzen […]