Elhuyar, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunaren alde

Otsailaren 11, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna da, eta horren harira hainbat ekintza prestatu ditu Elhuyarrek neska gazteek zientziarekiko hurbiltasuna senti dezaten. Batetik, kaleko ekintzak egongo dira Ermuan, otsailaren 11n, eta Basaurin, hilaren 15ean. Bestetik, zenbait dendatako erakusleihoak atondu dituzte emakume zientzialarien datu eta informazioetan oinarrituta Bilbon, Ermuan, Soraluzen eta Basaurin.

Aitziber Lasa, Elhuyarreko lankidearekin jarri gara kontaktuan gehiago jakiteko helburuz.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Irratiak duen indarra eta etorkizuna ospatzeko eguna

og. Ots 13 , 2020
Unescok otsailaren 13an ezarri zuen Irratiaren Nazioarteko eguna. Egun honetan irratiak izan behar duen pluraltasuna, errepresentazioa eta dibertsitatea aldarrikatzen dira. Nazio Batuen Erakundearen arabera, irratiak komunikabide erabiliena izaten jarraitzen du eta etorkizun oparotsua aurreikusten da. Irratiak bizi izan dituen aldaketen inguruan gehiago sakontzeko Arantza Gutierrezekin hitz egin dugu.   https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200213_IrratiarenEguna.mp3 […]

Honekin lotuak