Gaurko saioan Endika Alabort Amundarin eta Jon Bernat Zubiri Rey ekonomialariak Espainiar Erresumako aurrekontu orokorrak aztertu dituzte. Dirua nola esleitzen da? Euskal Herri penintsular honetan, zelako eragina izango dute? Aurrekontuen datu batzuk aztertu dituzte esaterako, Gobernuak aurrekontuaren %5,13 errepresiora dedikatzen diola, hezkuntzara, aldiz, %0,72; kultura arlora %0,25; osasun arlora %1,3 […]

Bilboko Bihotzean auzo elkarteak eta SOS Alde Zaharra plataformako kideak deituta, manifestazioa egin zuten atzo. Zazpikaleetan sufritzen ari diren turismifikazioaren aurka egin zuten deialdia. Etxebizitzaren prezioak izandako gorakada, espazio publikoaren pribatizazioa eta merkatari txikikien egoera salatu zuten. Ozen adierazi zuten “Alde Zaharra ez dagoela salgai”. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180201_SaosAldeZahrarra.mp3 Deskargatu hemen.

Gaur arratsaldean Sos Alde Zaharra protesta deitu du, auzoak bizi duen egoera salatzeko eta auzokideak elkartzeko asmoz. Maddi plataformako kideak adierazi digunez ” Turistifikazio deritzogu auzoa turismoaren mesedetara jarri eta espazio zurrun bihurtzen duen prozesuari. Hainbat eremutan dago ikusgai prozesu hau: Etxebizitzan, eremu publikoaren pribatizazioan eta merkataritza txikia ” Auzoan […]

Lander Arbelaitz erredaktorearen eskutik Argia astekariaren aste honetako alean bildutakoaren errepasoa jaso dugu. Honakoak aipatuko ditu: Gabriel Rufian ERCko  politikariari eginiko elkarrizketa , Politikari gutxik jaso ditu horrenbeste txalo eta irain hain denbora laburrean. Bilorik ez diozu ahoan aurkituko, salbuespenezko garaiotan, Espainiako politika astindu duen outsider katalan honi. Esquerra Republicana de […]

Asteazkeneko udal politika tartea  izan dugu Ibaizabal saioan, gaurkoan Fernando Atxa Udalberriko kidea, Koldo Bilbao EAJ kidea eta Alba Fatuarte EH bilduko zinegotzia izan dira gurean.  Lehenengo bakegintza izan dugu berba gai. Juan Maria Aburto alkateak aurreko astean jakitera eman zuen Radio Euskadin eginiko elkarrizketan Bilbon bakearen foroa antolatuko zela. […]

Aizu aldizkaria jaso dugu, eta 399. zenbaki berrian elkarrizketa nagusia Anari azkoitiar kantariari egin diote. Arin-arin atalean Jakoba Errekondo dugu, paisajista eta agronomoa, eta “Fanzine artean” erreportajean hiru fanzine ezagutuko ditugu. Bukatzeko, Aizu!-k bost proposamen ditu udan probesteko. Ahaztu gabe, hurrengoa 400. zenbakia izango dela. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150713solasenautmitxelena.mp3 Deskargatu hemen

Ekainari dagokion zenbakia kalean du Aizu aldizkariak eta bertan Gontzal Mendibil kantariari egin diote elkarrizketa nagusia, Eñaut Mitxelena koordinatzaileak kontatu digunez. “Arin-arin” atalean Ane Zabala dugu, eta “Turisten artean” erreportajea ere agertzen da. Baina Mitxelenak gehiago komentatu du: Araban, Amurrioko Acha destilategia; Gipuzkoan, Antonioren borda Zelatunen; eta Panaman, kuna herria. […]