Gaur arratsaldean Sos Alde Zaharra protesta deitu du, auzoak bizi duen egoera salatzeko eta auzokideak elkartzeko asmoz. Maddi plataformako kideak adierazi digunez ” Turistifikazio deritzogu auzoa turismoaren mesedetara jarri eta espazio zurrun bihurtzen duen prozesuari. Hainbat eremutan dago ikusgai prozesu hau: Etxebizitzan, eremu publikoaren pribatizazioan eta merkataritza txikia ” Auzoan bizi nahi dute eta horregatik dei egin dute auzokideei egoera hau gelditzeko elkartu daitezen, beranduegi izan baino lehen.
Deskargatu hemen.