Bidean dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren final laurdenak. (ORMAIZTEGI eta ZESTOA). Bertsolaritzaren munduan murgildu dira beste behin ere gure POTTO irratsaioko lagunak, gaurkoan Gipuzkoako Bertsolari txapelketaren aitzakian. Saio honetan, Erlantz Ibargurengoitiak eta Josu Zabalak Axier Goñi potojorrankidea izan dute lagun (espero lankidetzak bide luzea izatea, biba Axier!), Ormaiztegi eta Zestoako saioak […]

1

Bereak egin du Potto-k… Lasai, aurtengo ikasturteari dagokionez baino ez. Azkenik bildu dira Iosu, Erlantz eta Apolo. Maialen Lujanbiok EHUko Uda ikastaroen hasieran eman hitzaldia duzu entzungai gaurkoan; Durangaldeko kopla txapelketari buruzko informazioak eta agendak burutzen dute gaurko emanaldia. “Gora gu eta gutarrak” kantarekin bukatu dugu bederatzi hilabete iraun duen […]

Bertsolaritzaren sekretuak jakin guran? Zatoz, Erlantzen faltan, Iosuk eta Apolok burutu emanaldira. Iparraldeko eta Bizkaiko eskolarteko finaletatik zenbait lagin; Estiballesek eta Lizasok Andrakan kantatutako batzuk; “Gipuzkoa bertsotan” ekimenari buruzko informazioa; Mekoletan larunbatean gertatutakoaren kronika, eta azkenik agenda. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/150610potto.mp3 Deskargatu hemen

Zallan bildu berri dira bertako seme Ion Martinez, Bizkaiko txapeldun Fredi, Jaurerriko finalista Bartra eta Uria eta iruñar bilakatu den urruñar Sustrai; guztiak izan dira marrazki bizidunetako pertsonaiak… “Gipuzkoa Bertsotan” zertan den , Emil Larren heriotza eta egunotako Agenda ere bertan aurkituko duzu entzule. Iosu, Erlantz eta Apoloren partez, ondo […]