Bidean dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren final laurdenak. (ORMAIZTEGI eta ZESTOA). Bertsolaritzaren munduan murgildu dira beste behin ere gure POTTO irratsaioko lagunak, gaurkoan Gipuzkoako Bertsolari txapelketaren aitzakian. Saio honetan, Erlantz Ibargurengoitiak eta Josu Zabalak Axier Goñi potojorrankidea izan dute lagun (espero lankidetzak bide luzea izatea, biba Axier!), Ormaiztegi eta Zestoako saioak aztertu dituzte, bertso-munduaren notiziak eta agenda-proposamena eskaini… Biba bertsoa!