Uztailaren 1ean abiatuko da Tourra Bilbotik.Hurrengo bi egunetan Euskal Herritik ibiliko dira txirrindulariak. Aurretik baina hainbat ekitaldi egongo dira, Bilbon eta asteburu horretan ere hainbat arazo izango dira errepideak libreki erabili ahal izateko. Frantziako Tourreko taldeen aurkezpen ofiziala izango da mugarri nagusietako bat, Herritar guztiei zuzendutako ekitaldia ekainaren 29an egingo […]

Udaletxeko biribilguneko bide gorriak zer esana ematen ari da azken egunetan. Hainbat txirrindularik sare sozialetan salatu dute bidegorriak duen arriskua, izan ere auto askok ez du bidegorriaren preferentzia errespetatzen. Biziz Biziko kide bati udaltzaingoak  200 €ko isuna jarri dio zabarkeriaz gidatzea egotzita, telebista kate batentzat udaletxeko biribilgunearen arriskuak grabatzen ari […]

Ziortza Villa ezagutu dugu, denbora luzeko lasterketetan trebatutako txirrindularia, hirutan Europako txapelduna izandakoa ultrairaupen proban. Ander Okamika bisitatu dugu, triatloiak egitetik Burgos BH taldeko txirrindulari profesional izatera pasa den lekittarra. Mañariko bizikletero handia ere ezagutu dugu, Unai Uribarri, Eisser Hirumet taldeko zuzendaria. Horiek guztiak eta GURE kolaboratzaileen ekarpenak entzungai. https://bilbohiria.com/docs2/2021/kirolEskirol/210511_kirol_eskirol_04.mp3 Deskargatu […]

Bihar larunbatez Bilbotik itsasora martxa antolatu dute, BI-711 errepidean bidegorria egin dezatela eskatuko dute. Bilbotik Itsasora IX. martxa izango da aurtengoa . Bilboko Elorrieta auzoan hasten den, eta Las Arenasen bukatzen den BI-711 errepidean bidegorria jarri dezatela eskatuko dute berriro. Hori aldarrikatzeko bizikletarekin ibilbide hori egingo dute. Larunbatean izango da, […]

Azken asteetan bi istripu larri izan dira Bilbon txirrindulariekin. Ostiralean, martxoak 24, furgoneta batek bizikletan zihoan emakume bat harrapatu zuen. Bere alabarekin bidegorri batetik zihoan txirrindularia koman da. Ostiralean ezustean garaje batetik ateratzen ari zen auto batek bidegorritik zihoan txirrindulari bat kolpatu zuen. Gertakariak salatzeko eta txirrindularien segurtasunaren alde egiteko […]

Gero eta jende gehiago dabil bizikletan gure hirian. Azken hilabetean Bilbon ezbehar larriak izan dira , Ekainaren hasieran harrapatu zuen Bilbobus zerbitzuko autobus batek txirrindularia eta  ondorioz hil egin zen. Biziz bizi elkartea bizikleta erabiltzea du helburu, hiritarron garraiobide giza eta aisialdirako tresna moduan.  Autoekin lehian ibili beharrean Bizi bizi […]