Uztailaren 1ean abiatuko da Tourra Bilbotik.Hurrengo bi egunetan Euskal Herritik ibiliko dira txirrindulariak. Aurretik baina hainbat ekitaldi egongo dira, Bilbon eta asteburu horretan ere hainbat arazo izango dira errepideak libreki erabili ahal izateko. Frantziako Tourreko taldeen aurkezpen ofiziala izango da mugarri nagusietako bat, Herritar guztiei zuzendutako ekitaldia ekainaren 29an egingo da, Abandoibarrako pasealekuan, Euskalduna Jauregiaren eta Guggenheim Bilbao Museoaren arteko zatian. Aurkezpen ofiziala 18:30etik 20:00etara izango da, baina 17:00etatik aurrera hainbat jardueraz gozatzeko aukera izango da. Aurkezpen ofiziala amaitu ondoren, Tour aurreko giroarekin gozatu ahal izango da 22:00ak arte. Arratsalde osoan zehar musika izango dira nagusi Hortzmuga, Demode Quartet, ETS & Süne, Oreka TX, Kukai eta Neomak taldeen emanaldiekin, besteak beste. Ibilgailu pribatuan joan behar dutenentzat, WAZE aplikazioa deskargatzea gomendatzen da, trafikoaren egoera denbora errealean ezagutzeko.
Deskargatu hemen.