Udaletxeko biribilguneko bide gorriak zer esana ematen ari da azken egunetan. Hainbat txirrindularik sare sozialetan salatu dute bidegorriak duen arriskua, izan ere auto askok ez du bidegorriaren preferentzia errespetatzen. Biziz Biziko kide bati udaltzaingoak 200 €ko isuna jarri dio zabarkeriaz gidatzea egotzita, telebista kate batentzat udaletxeko biribilgunearen arriskuak grabatzen ari zela. Txirrindularien kezka eta haserrea adierazi digu Marta Abiega bizi biziko kideak. Otsailaren 8an udaletxeko biribilgunearen arriskua salatzeko bizikletan buelta ematera deitu dute.
Deskargatu hemen.