Saio honetan bi talde soilik, lau abesti. Gogoratzen dituzue garapen luze eta hipnotikoak? Etengabe hazten doazen abestiak? Rock esperimentala edo progresiboa deitu zen hori? Bada Alemanian oso zaleak izan dira betidanik. Urte honetan diskoa argitaratu duten bi talde ekarri dizkizuegu, alemanak, jakina: Samsara Blues Experiment eta Electric Moon. Jarri kaskoak […]
Txuma Murugarren
Frantziatik ekarri ditugu Dominique A eta Coralie Clement, bakoitzak bere eskaintza pertsonalarekin. Barbara Morgenstern alemaniarra, Elliott Smith estatubatuarra eta Fionn Regan irlandarra ere gurekin egongo dira, baita Texaseko South San Gabriel ere, besteak beste. https://bilbohiria.com/docs2/2017/musibla/170426musibla-0012.mp3 Deskargatu hemen.
Saio honetako bisitak: Damien Jurado, Daniel Darc frantziarra, John Murryren abesti ilun eta erakargarriak, Kintsukoroi proiektua, eta Gari eta Maldanberaren azken disko dotorea. https://bilbohiria.com/docs2/2017/musibla/170416musibla-011.mp3 Deskargatu hemen.
Askotariko musika gaurko musibla honetan, hasteko Frantziatik datorren French Boutik taldea, 60ko hamarkadako soinu eta irudiarekin, Parquet Courts eta Vagabon New Yorketik eta Eneritz Furyak bere bakarkako disko zoragarriarekin. Beste gozoki batzuk ere gordeak ditugu gaurko saioan. https://bilbohiria.com/docs2/2017/musibla/170410musibla-010.mp3 Deskargatu hemen. https://www.youtube.com/watch?v=ZgTJ2J3KmFY
Soinu bereziak gaurko Musiblan, The Magnetic Fields taldearen soinu barrokoak, Moderat eta Anna Meredith proiektu beteak, Why? amerikarrak eta Hanne Hukkelberg norvegiarraren leuntasuna. Honetaz gainera, Josh Rouse eta Gora Japon entzun ditugu. https://bilbohiria.com/docs2/2017/musibla/170321musibla-009.mp3 Deskargatu hemen.
Disko zaharrak aste honetan. Cat Power-en The Greatest disko gogoangarria hasteko eta horrekin batera Amy Winehouse-en lehenengo diskoa, Frank izenekoa. Joana Newsom ere bertara ekarri dugu 2003ko disko batekin, The Milk-Eyed Mender. Clem Snideren Let’s Explode eta Antony and the Johnsons-en Fistful of Love entzun ondoren, Los Bichos talde nafarrari […]
Gaurko saioan estilo ugari entzun ahal izango ditugu. Hasteko Chuck Prophet gonbidatu dugu gurera eta Hanni El Khatib edo Glass Animals-ekin batera alderdi energetikoena beteko dute, beste aldetik Donovan Woods edo Julie Byrne ere izango dira gurekin soinu lasaiagoekin eta, amaitzeko, Neighbor taldearen perla bat euren azken diskotik. Ondo izan. […]
Saio honetan hip-hop eta rapa izango dugu lagun Euskal Herritik ekarritako zenbait talderekin: duela gutxi agur esan zigun 121 krew talde barakaldarra izango da hasierako minututan entzungo duguna, gero Baionatik 2zio taldea, Zoo talde ilun eta latza, eta Glaukoma tolosarrak. Caracasetik Gabylonia Hip-hop inteligente en frasco pequeño diskoarekin. Eta bukatzeko, […]
Saio honetan euskal musika nagusi. Aguxtin Alkhat heletarraren azken diskotik ateratako bi kantuez hasi, jarraitu Izaki Gardenak taldearen Bihotz eta Oinak lurrean, euren azken singlearen bi kantuak alegia. Gari eta maldanberak ere bisita egingo digu Estutu diskotik ateratako bi kantuz eta bukatzeko, zoritxarrez taldea desegitea erabaki duen rap formazio beterano […]
Saio honetan denetarik pixkat. Angel Olsen eta Edith Frost songwriterrekin hasi eta Childish Gambinoren proposamenarekin bukatuko dugu. Tartean, Kate Tempesten rap britaniarra eta Fat White Family taldearen irreberentzia. On egin! https://bilbohiria.com/docs2/2017/musibla/170116musibla-002.mp3 Deskargatu hemen.
